XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORIXE OROITUZ(1) Uitzi-ko pagadi batean, Orixe-ren omenaldi egun berean, eginiko poema.

Uitzi, 1988-XI-27 Luis Mari Mujika.

Erdi giputz, erdi nafar,/ maite izan duzu gure herri,/ bertso sendoen egile / (hitzez soil, arimaz eri)/ lelo gozoen andanan / kantatu eme Euskal Herri,/ mistika eta fedea / Barne-Muinetan miretsi / (ah, aintzina egungoaz / etentzea ezin etsi),/ amona Mariaxintxi-k / zinduan euskaran hezi,/ hau onartu, bestea utzi,/ hangoa, berriz, ezetsi / berrikeriei, batzutan,/ mila arbuio zuk ta gezi,/ Uitzi-n ta Orexaldean / ondu zenuen poesi,/ hutsa, argia, sinismena / mintzo izkutuetan senti,/ euskara damaren zale / herria ere maitemin/ beste guztiak utziaz / osatu ezkontza berri,/ San Joan Gurutzekoa,/ Teresa, Frai Luis (besterik?)/ zure mintzagai garaien / neurri ta lagunkide egin,/ joan zinen euskal hatsa / itzaltzea ikustezin,/ oraina eta geroa / beude betiro zurekin!.